
Audiologiako zerbitzuak

Egin dezagun bizitzak soinu hobea izan dezan
Kabinete berria gehitu dugu, entzumen premiak dituzten pertsonei arreta emateko. Azterketa audiologiko oso bat egiten dugu. Helburua, haien bizi kalitatea hobetzea da, entzumena ahalik eta modu naturalenean berrezarrita.
Horretarako, kalitate handiko entzumen soluzioak eskaintzen ditugu, GN RESOUND bezalako lehen markako audifono digitalak egokituz, punta puntako teknologiarekin eta merkatuko aurrerapen audiologiko guztiekin.
ENTZUMEN-GALERAREN INPAKTUA
- Trebetasun txikiagoa gizarte jardueretan, kontaktu gutxiago
- Bakardade handiagoa
- Parte-hartze sozial txikiagoa
- Komunikazio txarra familian, lagunekin, osasun-langileekin, etab.
Ohiko azterketa bat egitea gomendatzen da, gutxi gorabehera, 3 urtetik behin, 50 urtetik aurrera.
Zenbat eta denbora gehiago itxaron, orduan eta okerrago.
Garunak soinu-estimulaziorik ez duenean, soinuak prozesatzeko gaitasuna galtzen da. Zenbat eta denbora gehiago itxaron, orduan eta soinu memoria gehiago desagertuko da eta denbora gehiago beharko da audifonoa egokitzeko. Kalte kognitibo batzuk entzumenik ezarekin lotuta egon daitezke.

1. Azterketa audiologiko osoa
Belarri osasunaren balorazioa eta GALERA AUDITIBOAREN MAILA neurtzeko balio du.
Audiograman, audioprotesistak dezibelio desberdinetako maiztasunen azterketa egiten du, belarri bakoitzean duen entzumen-galeraren maila neurtuz.
2. Resound entzumen-protesiak egokitzea
Pertsona bakoitzari entzumen esperientziarik naturalena eta pertsonalizatuena eskain diezaiokegu, edozein dela ere haren entzumen profila, bizimodua…
3. Audifonoen zerrenda

5. BABES-TAPOIAK
· BAINURAKO tapoiak
Ez dugu ahaztu behar gure belarriak zaintzen jarraitu behar dugula, haien hezetasuna gure etsairik okerrena bihur daiteke.

· IBILKETARAKO tapoiak
Soinuek kalte egin dezakete indartsuak direnean eta denbora bat irauten dutenean, musika, entzungailuak, lan-ingurunea, eta abar. Halaber, eztanda, tiro, etab. bezalako soinu indartsuek minutu gutxi batzuetan kalte egin diezaiokete zure entzumenari.
Entzumen-lesio asko dezibelio maila kaltegarria duten lan-giroetan egoteagatik gertatzen dira.
Behin entzumena galduz gero, neurri batean bada ere, ezin duzu berriz berreskuratu.
info gehiago
Oskarbin NovaPro enpresarekin lan egiten dugu, entzumen babesleetan aditua dena. Edozein motatako enplegurako entzumen babesen aukera zabala dute, bai industrian, bai merkataritzan, gure NovaPro WORK – Alpha I, II eta III irtenbideekin. Zarata bizien eraginpean egoteak dakartzan ondorioak gero eta ohikoagoak dira gure gizartean, eta horregatik garrantzitsua da gu babestea.
- Egindako lanetara egokitutako babesle estandarrak edo neurrikoak.
- Kirol motordunerako babesleak.
- Tiro eta ehizarako babes bereziak.
- Lo egiteko babesleak.
