Optika Zerbitzuak
Oskarbi, zure betiko optika Legazpin.
20 urte baino gehiagoko ibilbidea du, duela gutxi eguneratua, bai estetikoki, bai teknikoki, teknologia digitaleko tresnak gehituz, azterketa optometrikoa egitean zehaztasun handiagoa izateko.
Gure helburua, azterketa ahalik eta pertsonalizatuena egitea da, zure beharrei irtenbiderik egokiena eskaini ahal izateko.
1. Erretinaren txosten optometrikoa eta baheketa-txostena
Froga hau edonorentzat baliagarria da. Kontuan izan, badaudela arrisku profil batzuk, adibidez: diabetikoak, 50 urtetik gorakoak, hipertensoak , erretzaileak, familia-aurrekariak dituzten pertsonak (DMAE makula-degenerazioa lotuta), erretina askatzea, miopia ertain-haundiak.… kasu hauetan oso gomendagarria da froga egitea.
24/48 ordutan, pazienteak TXOSTEN PERTSONALIZATUA du eskuetan. Bertan, egoera optometrikoa eta erretinaren baheketa islatzen dira. Anomaliaren susmoa izanez gero, espezialista oftalmologikoari bisita egitea gomendatzen da. Azken honek proba osagarriak egin eta diagnostikoa ezarriko du.
2. Azterketa optometrikoa
Erretinografia
Erretina zentraleko koloretako irudiak hartzea. Proba horri esker, begiko arazoak identifika ditzakegu, hala nola erretinopatia diabetikoa, edema makular diabetikoa, erretinopatia hipertentsiboa, adinari lotutako makula-endekapena, glaukoma eta erretinosi pigmentarioa, besteak beste.
Proba egin dezakezu eta 24/48 ordutan izan dezakezu zure txostena.
Errefrakzio objektiboa eta subjektiboa
Ikusmenaren azterketa da. Bertan pertsona batek ze ikusmen maila eta refrakzio akatsik (hipermetropia, miopia, astigmatismoa..) duen baloratzen da.
Ikusmen binokularraren azterketa
Bi begiek aldi berean talde bat balira bezala lan egiteko modua da. Sistemari informazio bakar, global eta espaziala emateko.
Tonometria
Begi barruko presioa neurtzea. Glaukoma detektatzeko erabilgarria da.
Biomikroskopia
Azterketa honekin begiaren gainazala (kornea eta konjuntiboa, betazalak), aurreko kamera eta kristalinoa ikusi ditzakegu. Lente berezi baten laguntzarekin erretina ikusteko aukera ematen du.
Pakimetria
Kornea-lodiera neurtzea. Oso erabilgarria da gaixotasun oftalmologikoetan, hala nola glaukoman, keratokonoan, kornea-edeman eta abar.
Baita miopia, astigmatismoa edo hipermetropia zuzentzeko korneako errefrakzio-kirurgia egin nahi duten pazienteen kasuan ere.
Keratometria
Korneako kurbadura-erradioen nagusien neurketa, astigmatismoaren balioa emateko.
3. Ukipen-lenteak
- Ofokal bakarrekoak – Monofokalak
- Foku anitzak – Progresiboak
- Miopiako kontrola
- Kosmetika – Kosmetikoak
Ukipen-lenteak mantentzeko produktuen salmenta
4. Betaurrekoen erakusketa eta salmenta
Betaurreko graduatuak
Erreferentziazko markekin lan egiten dugu. Diseinu bikainak eskainiz, formari eta koloreari dagokienez, aukera mugagabeak dituzten egungo joerei jarraituz.
Optikako azoka nagusietara joaten gara, produktu bereziak hautatu eta zuengana gerturatzeko.
EGUZKITAKO BETAURREKOAK
Denok dakigu azala izpi ultramoreetatik babestu behar dugula, baina ez gara begiak babesteaz hain kontziente, kalterik jasan ez dezaten.
Eguzkitako betaurrekoen funtzio nagusia erradiazio ultramoreen aurkako babesa da. Horregatik, erabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Badakizu zein diren zure begiak eguzkitan jartzearen arriskuak?
- Pterigium + info
- Fotoqueratitis + info
- Kataratak + info
- DMAE + info
- Betazaletako eta begietako erredurak + info
- Azaleko minbizia + info
Eguzkitan egotearen ondoriozko arriskuak eta arazoak aurkeztu dizkizugu. Lortu al dugu zure begiak babestea zein garrantzitsua den jabetzea?
KIROL BETAURREKO GRADUATUAK
Oso garrantzitsua da graduatutako kirol betaurrekoak eramatea gure kirol gogokoena egiteko.
Ikusmen zorroztasun on bat behar da mugimenduei aurrea hartu ahal izateko
Kirol betaurrekoek, oro har, itsutasunaren eta inpaktuen aurkako babes egokia bermatu behar dute.
Hau funtsezkoa da segurtasunerako; izan ere, kirol jardueratan, abiadura baldintzak, argi aldaketak, hauts partikulak, intsektuak, etb… egon daitezke.
AHOLKULARITZA ESTETIKOA
Zure aurpegira hobekien egokitzen diren muntaiak aukeratzen ditugu. Zu ondo ikustea eta sentitzea nahi dugu. Zure betaurreko aproposena aurkitzen lagunduko dizugu.
Kontuan hartzekoa:
- Gure aurpegiaren inguruak definitzen du betaurrekoak duen forma.
- Aurpegi biribilak eta obalatuak, betaurreko angeluzuzenen formak dira egokienak.
- Aurpegi angeluzuzenak eta karratuak leundu egiten dira lente obalatuen formei esker.
- Aurpegi motzak, hagaxka altu batzuk, luzatzeko balio dute.
- Aurpegi luzeak, hagaxka zabal eta deigarri bat izango litzateke egokiena.
ERREALITATE areagotua erabiliko dugu, konparaketak egin eta hautatutako lenteekin nola ikusiko duzun ikusteko. Baita ere betaurrekoaren muntaia ahalik eta zehatzena izan dadin lagunduko digu.
- Irudiak hartzea hautatutako armazoiarekin.
- Armazoiaren kurbadura neurtzea.
- Angelu pantoskopikoaren neurtzea
- Lentearen eta kornearen arteko distantzia.
5. Optikako tailerra
Berezko muntaketa eta konponketa tailerra dugu, erantzun azkarragoa izateko aukera emanez.
6. Segurtasun-betaurrekoak
Aukera zabala eskeintzen degu bai armazoi eta lentetan zure lanbidera egokitzen direnak.
Babes industrialeko betaurrekoak behar bezala erabiltzeak begien segurtasuna eta osasuna zaintzen laguntzen dizu.
Konponezinak izan daitezkeen istripuak saihesten dira.