Aurkikuntzaren benetako bidaia ez da paisaia berriak bisitatzea, baizik eta begi desberdinekin begiratzea
– Marcel Proust –
Albon eta Judith
Optika sektorean urte luzez zuen ondoan egon ondoren, kalitatea, konfiantza eta gertutasuna eskaintzen dizugu. Zure ikusmena, zure entzumena, zaindu nahi ditugu. Hobeto ikusi, hobeto entzun, azken finean zu zaindu nahi zaitugu.
Azken belaunaldiko teknologia erabiliz, erretinan espezializatutako oftalmologo-talde batekin elkarlanean, txosten pertsonalizatu bat egingo dizugu.
Judith Arsuaga
AUDIOPROTESISTA
Albon Retegi
OPTIKO OPTOMETRISTA
Kolegiatu zk. 9611
Legazpiko gure optikan zure zain gaude
Konpromisoa
Ikusmen eta entzumen-soluziorik onena eskaintzea, kalitatezko produktu onenekin. Gure bezeroei, guri eskaintzea gustatuko litzaigukeena ematea.
Bermeak eta Aseguruak
- PRODUKTUAREN BERMEA. 23/2003 Legearen arabera, gure produktu guztiek 2 urteko bermea dute fabrikazio-akatsagatik, erosketa-datatik aurrera, betiere produktua behar bezala erabili bada. Ezaugarri bereko produktuekin ordezkatuko da.
- BETAURREKOAK EGOKITZEA. 3 hilabeteko egokitzapen-bermea eskaintzen dugu lente oftalmiko guztietan.
- DOAKO ASEGURUA. % 50eko estaldura lenteen hausturetan lehen urtean. (*)
Horren ordez, ezaugarri bereko lenteak eskainiko dira.
(*) Kasu bakoitza aztertuko da.
Deskontuak
-
FAMILIA UGARIA. % 10eko deskontua familia ugariaren txartela egiaztatzen duten familientzat.